IDK Gipuzkoan jarraituko du Onintza Aduriz donostiarrak
IDK Gipuzkoarekin kontratua berritu du beste urtebeterako. Aieteko jokalariak hamargarren denboraldia osatuko du taldearekin. Taldeko jokalari helduenetakoa da Aduriz, eta denboraldi polita osatu du, Ligako partida guztiak jokatuz.
Adurizen zifrek asko diote, izan ere, jada 136 partida jokatu ditu, horietatik 126 liga erregularrekoak, Superkopako bat, Kopako hiru eta play offetako sei. “Gustura nago, nire lan profesionalak uztartzeko aukera izan dut”, onartu du donostiarrak.
Horrela bada, IDK Gipuzkoak bere taldea itxi du 2018-2019 denboraldirako. Azu Muguruza entrenatzaileak hamar jokalari izango ditu bere aginduetara, aurten izan duen antzeko taldea. Jillian Alleyne eta Italee Lucas izango dira jarraitzen ez duten bakarrak. Barneko jokalariaren ordez ariko da, Vionise Pierre Louis, fitxaketa bakarra, eta hegalekoaren ordez itzuliko da Iulene Olabarria kapitaina.
Onintza Adurizek