'Jazzinema' zikloari hasiera emango diote gaur
Jazzinema zikloaren hirugarren ekitaldia hasiko da gaur, 20:00etan Tabakalerako 1 zinema aretoan. Some like it hot -Con faldas y a lo loco- (Billy Wilder, 1959) pelikula izango da zikloko lehena, eta datorren proiekzioa ekainaren 14an izango da: The man with the golden arm (Otto, Preminger, 1955).
Ekainean eta uztailean zehar luzatuko da aurten jazza eta zinema elkartzeko xedea duen zikloa. Euskadiko Filmotekak, Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin batera antolatutako egitasmoa da, eta aurten, Tabakalerak ere paper garrantzitsua izango du.
Joxean Fernández (Euskadiko Filmotekaren zuzendaria) eta Miguel Martinek (Jazzaldiko zuzendaria) aurkeztu zituzten 2018ko Jazzineman proiektatuko diren pelikulak eta dokumentalak. Hamaika izango dira guztira, eta haien artean Stormy Wather (Andrew L.Stone, 1943), Ornnete: made in America (Shirley Clarke, 1985), Bird (Clint Eastwood, 1988), eta What happened, Miss Simone? (Liz Garbus, 2015) daude.
Gainera, uztailaren 27an, mahai ingurua egingo dute da Tabakalerako Z Aretoan, Fernando Trueba zinemagilea eta Carlos Boyero zinema kritikariarekin. Ruth Perez de Anucita kazetaria izango da mahai ingurua moderatzeko arduraduna.