Asanblada egingo dute Loiolako bizilagunek ostegunean
Loiolako bizilagunak haserre daude, auzo elkartearen hitzetan, udalak ez dielako kasurik egiten. Loiola zeharbidearen obrekin kezkatuak daude, udalak esan duelako azkenean ez duela lurpeko aparkalekurik egingo, eta autoak aparkatzeko arazoak aurreikusten dituzte bizilagunek. Horrela bada, auzo elkarteak deia egin du asanblada ireki baterako, ostegunean, 19:00etan, Latsarien plazan (euria egiten badu, kultur etxean): “Zergatik esan zigun gezurra udalak 2016ko irailaren 22ko bileran? Zergatik ez dator alkatea Loiolara hau azaltzera?”.