Bere hiru traineruak aurkeztu ditu Donostiarrak
Donostiarra arraun elkartea prest dago aurtengo denboraldirako. 2018ko udan ere hiru traineru uretaratuko ditu elkarteak, gizonezkoen bi –TKE eta KAE-2 ligetan–, eta emakumeena. Joan den larunbatean egin zuten aurkezpen ofiziala, Alderdi Ederren, eta han bildu ziren taldekide guztiak, babesle eta ordezkari politikoekin batera.
Aurkezpenean hainbat momentu hunkigarri bizi izan zituzten. Izan ere, oroigarri bat eman zieten klubean hamar urte egin dituzten Xabier de Diego arraunlariari eta Ander Iriarte patroiari (aurtengo udan San Juanen arituko da). Gainera, oroigarri bana eman zieten joan den denboraldian TKE ligarako igoera lortu zuten taldekideei eta Patxi Aranzabal medikuari (Iñaki Arratibelek hartu du bere lekua).
Lekeition, pozik
Igandean Lekeition aritu ziren hiru traineruak, Lekittoko ikurriña -Gure Esku Dago jokatzen. Hirugarren eta hamaseigarren postuan geratu ziren gizonak, eta emakumeak laugarrenak izan ziren. Zierbenak eraman zuen gizonen bandera, eta San Juanek emakumeena.
DONOSTIARRA ARRAUN ELKARTEA 2018
- GIZONEZKOEN LEHEN TALDEA (TKE LIGA): Aitor Aranegi, Ibon Arrieta, Kepa Arrizabalaga, Iñigo Collazo, Julen Elizasu, Haritz Etxebeste, Julen Fernández, Iñaki Garmendia, Hegoi Intxauspe, Imanol Iradi, Aitor Iraola, Ibain Laboa, Joxe Leibar, Jon Lizarazu, Ivan Lopez, Borja Martin, Ioritz Orbegozo, Alain Osanbela, Xabat Pastor, Niko Yurramendi. Patroiak: Arkaitz Diaz eta Jon Iruretagoiena.
- EMAKUMEEN TALDEA: Maialen Alkorta, Alex Arellano, Nagore Arruti, Laida Arruti, Tayde GOmez, Eztibalitz Goñi, Ondiz Lekubarri, Elene Lopetegi, Olatz Lopez, Ane Mendizabal, Alaitz Olarte, Haizea Saez, Eneritz Seco, Uxue Serrano, Mireia Uranga, Naroa Urkola, Uxue Urra, Itxaso Uzkudun . Patroiak: Erika Gonzalez eta Inder Paredes.