'Donostiarron Donostia eta turismo eredua' izeneko hitzaldia egingo dute bihar
Groseko Marruma elkartean egingo dute Donostiarron Donostia eta turismo eredua izeneko hitzaldia, 19:00tan hasi eta 21:00ak arte. Kale Berriko 12. zenbakian dagoen elkartean, azken aldian hiritar askoren ahotan dagoen gaiari buruz hitz egingo dute Xabier Arberas, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kideak, eta Andoni Egiak.
Andoni Egiak Is the economy stupid! versus Ezpazioa da, ergela! izeneko mintzaldia egingo du eta turismoa eta hiri ereduaren inguruko kokapen teorikoa egingo du. Azken 30 urteetan turismoak izan duen garapenari buruz hitz egingo du, eta honek eredu kapitalistaren sustapenean duen eraginaren inguruko analisi kritikoa egingo du.
Arberasek, bestalde, Donostiako Parte Zaharraren “turistifikazio prozesuari buruz” hitz egingo du Hiria salgai edo hiria bizitzeko? izeneko hitzaldiaren zatian.