Kontsumo kooperatiba sortzen hasi dira
Donostiako Kontsumo Kooperatiba sortzeko. Groseko auzo elkartearen egoitzan bildu ziren, elkar ezagutu zuten, eta han zergatik zegoen jakinarazi zuen bakoitzak. Ilusioa eta lanerako gogoa azpimarratu zituzten guztiek, eta horrela, lanean hasi dira kooperatibak izan beharreko hiru oinarriren gainean: ekologikoa, bertakoa eta soziala.
Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremana sendoa izatea nahi dute, konfiantzazkoa. Taldearen funtzionamendua gardena izatea nahi dute, eta produktuen prezioak justuak izatea nahi dute bi alderdientzat, eta plastikoa alde batera utzi nahi dute, besteak beste.
Hurrengo bilera irekia ekainaren 19an egingo dute, 18:30ean, Euskal Gastronomia Kofradian.
Lehenengo pausoak eman zituen donostiar talde batek, joan den ostegunean, hiriko