MartxUp egitasmoa iaz aurkeztu zuten. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak
MartxUp2018! gazteentzako parte hartze prozesua abian jarri du, bigarren urtez. Hiriko gizartea, kultura eta ekonomia sustatzeko egitasmoa da, eta gazteek beste edozein hiritarrek bezala eragiteko aukera izatea da helburua.
18 eta 30 urte bitarteko gazte donostiarrek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte ekainaren 13tik uztailaren 16ra arte. Bakarka edo gehienez lauko taldetan egin ahal izango dute. Proiektuek Mondragon Team Academyren laguntza teknikoa izango dute, behin betiko formulazioa egiteko.