Aieteko San Joan sua ospatuko dute trikitilariekin eta sardina janarekin
Ekainaren 23an San Joan sua ospatuko dute Aieteko Jolastokian. Bertan izango dira trikitilariak eta sardina jan ahal izango da.
Bestalde, dantza entseguak egingo dituzte hilaren 14, 19 eta 21erako. Aieteko ikastetxean izango dira 18:30ean.