Pello Gutierrez donostiarraren azken lana hautatu du Kimuak programak
Osatu dute Kimuak programaren 2018ko katalogoa. Zazpi dira aukeratu dituzten lanak, eta tartean da Pello Gutierrez donostiarraren Zain film laburra. Segidan ikus dezakezue trailerra.
Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Filmategia dira Kimuak programaren antolatzaile zein sustatzaileak. Hautaketa batzordea, berriz, zinema munduko adituek osatu ohi dute. Aurtengoan ondorengoek parte hartu dute: Carlos Plaza (Donostia Kultura), Ivan Miñambres (UniKo), Jorge Rivero (zinegilea), Lorena Martin (Canarias en Corto) eta Ruth Perez de Anucita (Donostiako Zinemaldia).
Aurkeztutako 78 proposamenetatik 7 dira aukeratu dituztenak:
- 592 metroz goiti, Maddi Barber.
- Ama, Josu Martinez.
- Ancora lucciole, Maria Elorza.
- Espedizio handia, Iban del Campo.
- Kafenio kastello, Miguel Angel Jimenez.
- No me desperteis, Sara Fantova.
- Zain, Pello Gutierrez.
Erlazionatutako edukiaEuskal zinemaren kimuak han eta hemen zabaltzen