Sutea piztu da Narrika kaleko eraikin batean
Donostiako Udalak Parte Zaharreko Narrika kaleko eraikin batean sute bat piztu dela jakinarazi du. Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak berehala bertaratu dira eraikinera. Udaletik adierazi dutenaren arabera, suaren eraginez zauritutako emakume bat eraman behar izan dute ospitalera.
Pertsona heldu baten etxebizitzako sukaldean sortu da sua, ustekabean, Martin Ibabe Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotziaren arabera. Sutea etxebizitza osora zabaldu da ondoren, eta guztira hiru pertsona eraman dituzte ospitalera osasun arreta jasotzeko. Suhiltzaileek dagoeneko egoera kontrolpean dutela jakinarazi du ere Ibabek.