Tabakalera prest dago udaz gozatzeko
Ud-ha programak berriro girotuko ditu udako gauak Tabakalerako terrazan, arte eszenikoekin, zinemarekin, musikarekin eta tokiko proposamenekin.
Eraikineko zabaltza aurten ere eguzkitakoz, kanpin-aulkiz eta edari freskoz beteko da: ekainaren 28an hasi eta irailaren 1era arte uda giroa izango da nagusi. Gainera, uztailean eta abuztuan, Ubiken zati bat Egiako parkera aterako da, liburutegi-zerbitzua jendearen eskura egon dadin, ohiz kanpoko eta erraz iristeko moduko ingurune udatiar horretan. Maileguz hartu ahal izango dira liburuak, aldizkariak eta jolasak, eta baita aire zabaleko hainbat jardueraz gozatu ere.
Jendearen eskura jarriko diren materialen artean, artearekin, pentsamendu garaikidearekin eta ingurumen-gaiekin lotutako ehunka liburu aurkituko dira, Ubikeko liburutegiak eta Cristina Eneakoak gomendatutakoak. Horrez gain, bestelako irakurgaiak ere egongo dira, hala nola aldizkariak, eta baita mahai-jokoak ere, banaka nahiz taldean aritzeko.
Halaber, bere izaerari eta ohiko eskaintzari jarraituz, normalean liburutegiaren barruan egiten diren jarduerak egingo dira parkean, leku horretarako berariaz diseinatu diren beste batzuekin batera.
Horrez gain, beste jarduera batzuk ere antolatuko dira aire zabaleko programazioaren barruan: Cristina Enea Fundazioarekin batera lehendik ere programatzen den udako zinema-zikloaz gozatu ahal izango dute ohiko interesdunek (aurten, “Inbasioa” izenburua du), eta Yuan Li Min maisuak gidatuko duen Tai-Chi-Chuan ikastaro trinkoa ere izango da, besteak beste. tugu Anne Leux abeslari eta musikagilea, Hermanos Jaso youtuberrak, Lab Go 4 arte eszenikoetako programa, Sara Zozaya abeslaria, eta baita Kultxa Kulturren eta Dantz Festibalaren arteko lankidetza ere, musika elektronikoko proposamenekin.