Amara Berriko jaietako haurren dantzaldia. (Argazkia: Ikasbide)
Gaur hasiko dira Ikasbide kultur elkarteak antolatzen dituen Amara Berriko jaiak. Txupina 19:30ean botako dute eta ohorezko domina emango diote Juanlu Aranburu auzotarrari. Ondoren, buruhandi eta erraldoiekin auzoko kaleak alaituko dituzte. Igandera bitarte egitarau zabala antolatu dute, eta jarduera gehienak Probestu plazan izango dira. Hona hemen jarraian egunez eguneko egitaraua:
Ekainak 15, ostirala
- 17:30. Haur jolasak.
- 18:30. Txokolate jana.
- 19:15. Elkarte sarrerako horma-irudiaren inaugurazioa.
- 19:30. Txupina.
- 19:35. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin.
- 20:00. Txabol Sotoaren irekiera.
- 21:00. Afari herrikoia.
- 22:00. DJ Mendi.
- 22:45. Zezen-suzkoa.
Ekainak 16, larunbata
- 11:00. Soinu Alai taldearen kalejira.
- 12:00. Zumba ikuskizuna Wellness taldearen eskutik.
- 12:30. Toka txapelketa.
- 13:00. Paella lehiaketa.
- 14:00. Bazkari herrikoia.
- 16:30. Mus txapelketa azkarra.
- 17:00. Haurrentzako puzgarriak.
- 17:30. Haurrentzako antzerkia, Txoborro eta Tor bikotearen Aztikeriak ikuskizuna.
- 18:00. Haurtxokoa.
- 18:30. Herri dantza.
- 19:30. Elektrotxufla elektro-txaranga auzoan zehar.
- 20:00. Txabol Sotoa.
- 21:00. Afari herrikoia.
- 21:30. Haurrentzako diskofesta.
- 22:30. Zezen-suzkoa.
- 22:45. Kontzertua, Igara Roosters taldearen eskutik.
Ekainak 17, igandea
- 11:00. Pala erako pilota txapelketaren finalak.
- 11:00. Kalejira I.K.E.-ko txistulariekin.
- 12:00. Ikasbideko dantzarien erakustaldia.
- 13:00. Patata tortila lehiaketa.
- 14:00. Elkartasun bazkaria, Zaporeak elkartearen alde.
- 16:00. Haurrentzako Futbol 3 txapelketa.
- 17:00. Musika eta kantak Juanlu Aranburu eta bere taldearen eskutik.
- 19:00. Sari banaketa.
- 20:00. Pintxo potea eta jaien bukaera.
Hurrengo asteko larunbatean ere San Joan bezpera ospatuko dute Anoetako Atano III. pilotalekuaren aurrean dagoen aparkalekuan.