Deabru ogitartekoa
- Patata frijituak
- Porrua
- Azenarioa
- Irina
- Ardoa
- Txokolate hautsa
- Txerri haragi txikitua
- Txahal haragi txikitua
- Baratxuria
- Perrexila
- Arrautzak
- Ogia esnearekin nahastua
Peio Ostolaza, Kixkurra taberna.
«Gazteek eskaintza zabala izatea nahi dugu» Peio Ostolazak darama Groseko Kixkurra taberna. Bere aitarengatik jarri zion izena. Izan ere, Azpeitiatik iritsi ziren Donostiara, eta herrian denek Kixkurra deitzen zioten, bere ilearengatik. Noiz hartu zenuen Kixkurra taberna? 1987an ireki nuen. Gaztea nintzen orduan, 31 urte nituen. Beti nahi izan dugu taberna ireki bat, denentzako egokia, eta, batez ere, gazte jendearentzako. Lehen gazteak, egia esan, gehiago biltzen ziren tabernetan. Zein da zuen eskaintza? Asko ordaindu gabe eta urrutira joan gabe gazteek eskaintza zabala izatea nahi dugu: patatak, plater konbinatuak, ogitartekoak… Ostiral eta larunbat gauetan mugitzen da jende gehiena, baina bazkaltzeko aukera ere ematen dugu. Baduzue arrakasta berezia duen zerbait? Taberna ezagutzen duenak badaki urdaiazpiko kroketek ospea dutela. Handi xamarrak egiten ditugu, gosea kentzen duten horietakoak. Gure beste berezitasun bat da kafea jelarekin. Kafea azukrearekin nahastu, irabiagailuan jelarekin txikitu eta harrotu egiten da. Baileys pixka bat botatzen diogu, eta geratzen da sagardo edalontzi bat dena kafez eta aparrez betea. Oso freskagarria da, eta udan asko eskatzen dute bezeroek. Auzoaren aldaketa ezagutuko zenuen hainbat urtean! Bai, kalea bera asko aldatu da, eta kontsumo ohiturak ere bai. Modak egon dira, eta orain, esaterako, garagardo artisauak jarri dira modan, eta gazte jende askok hori eskatzen digu. Lehen ardoarekin gertatzen zena, orain garagardoarekin gertatzen ari da. Donostiako zein jatetxe gomendatuko zenuke? Zabaleta kaleko Milcatas. Oso ondo jaten da kalitate-prezioaren barruan. Ezaguna dut sukaldaria, xumea eta ona.