Igeldoko Gure Esku Dagoren taldea. (Argazkia: Igeldo.eus)
Igande honetan, ekainak 17, herri galdeketa egingo dute Igeldon Gure Esku Dago taldeak antolatuta. Prozesua abian jartzeko igeldoarren 203 sinadura jaso zituzten, hautesleen %22,66a.
Galdera ere prest dute iganderako:
Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan? Parte hartzeko ordutegia 9:00etatik 20:00ak bitartekoa izango da plazan, eta hautes-mahai bakarra egongo da. Iluntzeko 21:00etan emango dute emaitzen berri plazan bertan.