AEBetako pop artearen bilduma zabala erakutsi du Kubo aretoak
POP POP POP American Pop Art izenburupean, Andy Warhol, Keith Haring, Robert Indiana, Roy Lichtenstein eta Robert Rauschenbergen ehun lan bildu dituzte Donostian, AEBetako pop arteari eskainitako erakusketa zabalean. Eurak izan ziren korronte horretako ordezkari nagusiak. Sortzaile bakoitzari gune bat eskaini diote erakustaretoan. Irailaren 30era bitarte egongo da zabalik erakusketa.