EAJk Eneko Goia hautatu du berriro Donostiako alkategai
EAJk udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu. Markel Olanok errepikatuko du ahaldun nagusi izateko hautagaitza, eta Eneko Goiak Donostiako alkatetzarako. Biak dira, 2015etik, diputatu nagusia eta hiriburuko alkatea. Goiak adierazi du “hiria berriro martxan” jartzea lortu dutela. Donostian egin du herrialdeko EAJk batzarra, Olano, Goia eta beste 24 alkategai aukeratzeko, eta ondoren Kursaalen ekitaldia egin dute.