Aitor Larrañaga podiumaren gorenean. (Argazkia: Donosti Berri)
Denboraldia biribiltzen ari da Donosti Berri taldeko
Aitor Larrañaga gazte donostiarra. Atzo, Gipuzkoako errepideko txirrindularitza txapelketa irabazi zuen Eibarren. Donostiako klubaren ordezkari bakarra izan zen, eta San Joan sari nagusian bigarren sailkatu zen. Horrela ere, gazte mailako kategorian txapela jantzi zuen. Pasa den asteburuan ere podiumera igo zen Zumaiako lasterketan.
Errepidean ez ezik, pistan ere emaitza onak lortu ditu aurten Larrañagak. Apirilean jokaturiko Espainiako gazte mailako txapelketetan, brontzezko domina irabazi zuen bakarkako jazarpen proban, eta urrea taldekakoan.
Larrañagarekin hitz egiteko aukera izan zuen IRUTXULOKO HITZAk pasa den martxoan.