Hasi da arraun festa
Hasi da dagoeneko udako arraun festa. Hasiera eman diote liga batzuek asteburuan, eta ordezkari donostiarrak oso txukun aritu dira.
Donostiarraren gizonezkoen B traineruak hasiera eman zion KAE-2 ligari. Bigarrenak izan ziren Bermeon jokatutako estropadan, Getxoren atzetik (emaitzak).
Portugaleten, berriz, jokatu zuten Emakumeen Traineruen Elkarteak (ETE) antolatutako lehen estropada, igande goizean: Portugaleteko Bandera. Oriorentzat izan zen bandera, San Juanek hiru segundoko zigorra jaso zuelako, Hibaikari ziaboga oztopatzeagatik. Arraun Lagunak laugarrena izan zen, eta Donostiarra bosgarren. Ez zen ligarako estropada puntuagarria izan, baina indarrak neurtzeko balio izan zuen. Hain zuzen, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean jokatuko dituzte Euskotren Ligarako sailkatze estropadak.
ETE: Portugaleteko Bandera
- Orio. 11:10.14
- San Juan. 11:13.14
- Deustu. 11:32.62
- Arraun Lagunak. 11:34.07
- Hondarribia. 11:42.23
- Donostiarra. 11:45.78
- Tolosaldea. 11:49.14
- Kaiku. 11:49.47
- Lea-Artibai. 12:11.93
- Hibaika. 12:16.84
- Lapurdi. 12:48.54
- Colindres. 13:15.95