Lauaizetako festa egingo dute
Ikasturte bukaerako jaia egingo dute Lauaizeta ikastolan, asteazkenean. Egun osoko jaia izango da, eta egitarau zabala prestatu dute. Jolasak, musika, akelarrea… denetik izango dute.
EGITARAUA (ekainak 20)
- 11:00-12:00. Jolasak
- Esku pilota finala
- Toka
- Hirugarren mailakoek prestatutako jolasak
- 12:00-13:15. Bertsoak, Djak, musika
- 13:15. Ogitartekoen banaketa eta bingoa
- 14:00-16:30. Euskaraokea
- 16:30. Suhiltzaileen ikuskizuna
- 17:00. Seigarren mailakoentzako jolasak.
- 18:00. Erakusketa zabalik.
- 18:30. Proiektuen aurkezpenak Mediatekan.
- Teknologiako proiektuak
- Ikasketa bidaiaren bideoa
- Trukea
- Adarbakarra eskulturaren inaugurazioa
- Bake Hari Izpiak
- 19:30. Akelarrea
- 19:30-21:00. Pintxo potea
- 20:00. Sanbatuak antolatutako batukada
- 20:45. Boletoen zozketa eta sariak