Deskontrol taldeak joko du Aste Nagusi Piratan
Aste Nagusian Flamenkan eskainiko dituzten kontzertuak iragartzen ari dira Donostiako Piratak. Deskontrol taldearen kontzertua iragarri dute gaur, sare sozialen bidez. Arrasateko taldea da Deskontrol, eta StreetPunk eta Oi! doinuak ekarriko ditu Kaiko oholtzara. Urteak egin ditu Deskontrolek agertokietatik kanpo, eta 2017an itzuli zen. “Ez dago garbi azken kontzertua izango ote den denbora luzean. Beraz, ez galdu aukera! Egurre!”, diote piratek.
Aurretik iragarri dituzte Belako, Niña Coyote eta Chico Tornado, eta Skakeitan taldeen emanaldiak. Datozen egunetan gainontzeko taldeak ezagutaraziko dituzte. Jaiak abuztuaren 11tik 19ra izango dira.