Donostiako Musika eta Dantza eskolako ‘Big Band’-eko musikariak. (Argazkia: Daba Daba)
Ekainaren 21ean, ostegunean, Musikaren Europako Eguna ospatzeko, Donostiako Musika eta Dantza eskolako konboen eta
Big Band-aren emanaldia egingo dute. 18:00etatik aurrera izango da, Donostiako Bulebarreko kioskoan. Kontzertu berezia izango dela baieztatu dute antolatzaileek, eta Europako hiri gehienetan bezala haiek ere kalean ospatuko dutela “musikaren jai handia”.
Kontzertu hau Donostiako Musika eta Dantza eskolak ikasturtearen amaierarako prestatutako egitarauaren barnean dago kokatuta, eta guztira 20 emanaldi baino gehiago antolatu dituzte ekainerako. Parte hartzaileen artean, eskolako honako taldeak daude, besteak beste: Dantza klasikoa, Banda Txikia, Dantza garaikidea, Txistulariak, Gitarra taldea, Klarinete ensenblea, Euskal Dantzak, Banda Heldu eta Atotxako Flautistak.
Hauek dira gaurtik hilabete amaiera bitarte gelditzen diren kontzertuak:
Ekainak 19 – 19:00 Dantza Klasikoa – Gazteszena
Ekainak 19 – 19:00 Ganbera Musika taldeak – San Telmo Museoa
Ekainak 19 – 19:00 Piano entzunaldia – S16 – Areto Nagusia
Ekainak 19 – 18:30 Biolin entzunaldia – S06
Ekainak 20 – 19:00 Flauta entzunaldia – S16 – Areto Nagusia
Ekainak 20 – 19:00 Klarinete entzunaldia – Udalbatza aretoa
Ekainak 20 – 19:00 Orkestra Txiki, Gazte eta Sinfonikoa – Victoria Eugenia
Ekainak 21 – 19:00 Biolontxeloak – S16 – Areto Nagusia
Ekainak 21 – 19:00 Gitarra taldea – San Telmo Museoa
Ekainak 21 – Musikaren Europako Eguna – 18:00 Konboak eta Big Band-a – Bulebarreko kioskoa
Ekainak 22 – 18:00 Piano entzunaldia – S16 – Areto Nagusia