Eneko Goia: "Ardura morala da udalarena"
Mali eta Gineako 46 migratzaile noraezean utzi zituzten atzo Donostiako autobus geltokian. Ikertzen ari dira nork bidali zituen eta zergatik utzi zituzten bertan. Gurutzeko Gorriak Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlanean harrera egin zien, eta hiriko hainbat aterpetxetara eraman zituzten. Etorkinetatik bi adingabeak dira, eta aldundiaren zaintzapean daude.
Eneko Goia alkateak egoeraren berri eman du gaur, Urrezko Domina iragartzeko ekitaldiaren ostean. Adierazi duenez, migratzaileak “nekatuta” baino ondo daude. “Gaua ondo pasa dute eta ondo gosaldu dute. Oinarrizkoa bermatua dugu”.
Hemendik aurrera, migratzaile guztiak elkarrizketatuko dituzte bakoitzaren egoeraren berri izan eta ahal duten neurrian laguntza eskaintzeko. “Gertatu denaren aurreran, ardura morala da udalarena”, azpimarratu du Goiak. Udalak dituen baliabide eta aukeren arabera jokatuko du.