Bigarren eskuko liburuen azoka egingo dute Tabakaleran
Bigarren eskuko liburu azoka antolatu dute Euskadi Irakurketa Errazak eta Impact Hubek. Azokaren helburua da euskaraz argitaratzea mundu mailako literaturako klasikoen bilduma, Irakurketa Erraza formatuan, gazteleraz arrakasta handia baitu: “Ezinbestekoa zaigu Irakurketa Errazeko literatura euskaraz argitaratzea, behar beharrezko tresna baliagarria baita euskararen normalizaziorako eta euskara hitz egin eta ulertzeko zailtasunak dituztenentzat. Irakurtzea delako partekatzea ideak, pentsamenduak eta esperientziak”.
Askotariko liburuak jarriko dituzte salgai, 2 euroan, Azkuna Zentroko BBK Mediatekak emandakoak.
Tabakalerako hirugarren solairuan jarriko dute azoka, ostiralean, 17:00etatik 20:30era; eta, larunbatean, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.