Donostiako Piratek Aste Nagusian Flamenka gunean eskainiko den beste kontzertu baten berri eman dute gaur goizean. Hain zuzen,
Olatz Salvador donostiarra kaiko agertokian izango da
“Zintzilik” bere azken lana aurkezteko. Sare sozialen bitartez ezagutarazi dute piratek Salvadorren emanaldia: “Folk bakarlari bezala askotan alaitu gaitu Olatzek. Bere lehen bakarkako diskoa aurkeztera dator oraingoan, ondo ezagutzen dituen musikariekin talde formatuan”. Aste Nagusia abuztuaren 11tik 19ra bitarte ospatuko dute.
Goiz honetan,
Arrasateko Des-kontrol taldearen kontzertua iragarri dute ere piratek. Aurretik,
Belako, Skakeitan eta
Niña Coyote eta Chico Tornadoren emanaldien berri eman zuten ere. Datozen egunetan Aste Nagusi piratako gune nagusiko gainerako kontzertuak ezagutaraziko dituzte.