'Zurrumurruen aurkako III. gazteen topaketa'-n izena emateko epea zabaldu dute
webgunetik ala modu presentzialean Goikoa jauregian (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00) egin ahal izango da ekainaren 26ra arte. Zozketaren eguna ekainaren 27a izango da.
Donostiako Udalak, Donostia Gazteriak eta Kultur Aniztasun sailak bat egin dute egitasmoarekin eta aukeratuak diren gazteek Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren inguruko formazioa jasoko dute topaketen aurretik. Iruñean bertan gazteek prestakuntza lantegietan, zurrumurruen aurkako proposamenen ekoizpena sustatzeko ikerketa sortzailerako espazioetan eta zurrumurruen aurkako proiektu posible eta zehatzetan laguntzeko foroetan hartuko dute parte. Bisitak egingo dituzte eta aisialdirako eta kohesiorako espazioak ere egongo dira. Topaketak bukatu ondoren, gazteek proiektuak aurkeztuko dizkiete udal bakoitzeko arduradunei.
Estatuko sei hiri ezberdinetako, 13 eta 17 urte bitarteko, 55 gazte elkartuko dira Iruñean, Donostiakoez gain, Bilboko gazteak, Cartagenakoak, Getxokoak, Iruñeakoak eta Tenerifekoak egongo dira. Lehen topaketak Sabadell hiri katalanean egin ziren, eta bigarrenak Getxon.
Zurrumurruen aurkako III. gazteen topaketa egingo dute irailaren 6tik 9ra. Iruñean izango da aurten, eta Donostiatik zortzi gaztek parte hartu ahal izango dute topaketetan. Izen ematea Donostiako Udalaren
Topaketetan zurrumurruen aurkako estrategia eta kulturen arteko eta zurrumurrurik gabeko elkarbizitzarako gakoak landuko dira, eta honakoak dira aurtengo helburuak:
- Jatorrizko udalerrietan zurrumurruen aurka ariko diren gazteen sare parte hartzaile eta aktibo bat sortzea.
- Topaketarako eta esperientziak trukatzeko espazioak sustatzea, etorkinen aurkako zurrumurruak errotik desagerrarazteko.
- Zurrumurruen Aurkako Estrategia ikusgarriago egitea, bai gure lurraldean, baita lurraldetik kanpo ere.