Ramadanaren bukaera ospatzeko festa egingo dute
Aurten, asteazkenean, ekainaren 20an, egingo dute Ramadanaren bukaera ospatzeko festa. 20:00etan hasiko da eta Herrerako San Luis Gonzaga plazan izango da. Ramadanaren amaiera ospatzeaz gain, hainbat jarduera antolatu dituzte Donostiako Kultura Zentro Islamiarreko kideek, hala nola, henna tatuajeen margoketa, kultura anitzetako janarien prestaketa, eta Hijab-a jartzen ikasteko eta kaligrafia arabiarra idazteko tailerrak.