Saguesen San Joan sua piztuko dute
San Joan bezperako sua piztuko dute, Sagueseko Tomas Alba zabalgunean, larunbat gauean. Arratsalde osoan sardina erreak egingo ditu Groseko Jai Batzordeak, eta banatu egingo ditu bertaratzen direnen artean. Egitarau zabala prestatu dute.
EGITARAUA
- 17:00 – 19:00. Haur eta gazte festa. Groseko Haurtxoko eta Gaztelekuak antolatuta.
- 19:00. Sorginen bila jolasa, Groseko guraso elkartearen eskutik.
- 20:00. Queimada, Casa de Galicia elkartearen eskutik.
- 20:30. Bagera elkartearen lore banaketa.
- 21:00. Eskola dantza taldearen emanaldia.
- 22:00. Sua piztuko dute.
- 22:30. Erromeria, Obaneuke taldearen eskutik.