Supercor denda berriaren ordutegiak salatzeko elkarretaratzea egingo dute
Ostegunean, ekainaren 21ean, irekiko dute Zurriola hiribidean Supercor denda. El Corte Ingles taldearen markako denda da, eta berezitasuna urteko egun guztietan 18 orduz irekia egongo dela da, goizeko 8:00etatik gaueko 2:00ak arte. Jai egunetan denok jai plataformak elkarretaratze bikoitza deitu du, dendak izango dituen lan baldintzak salatu eta langileen jai ordu eta egunak errespetatzeko aldarrikatzeko. Zurriola hiribideko dendaren aurrean jarri dituzte hitzorduak, bata goizean, 12:00etan, eta bestea arratsaldean, 18:30etan.
Ez da Jai egunetan denok jai plataformak hirian egingo duen lehen protesta, izan ere, pasa diren hilabeteetan Donostiako autobus geltokiko BM supermerkatuak igande eta jai egunetan bere ateak irekitzeko asmoaren aurkako elkarretaratzeak ere egin dituzte.