
Gipuzkoako yoga irakasle eta zentroen elkarteak egun osoko egitaraua osatu du biharko Yogaren Nazioarteko Egunaren harira. Donostian hirugarren aldiz ospatuko dute festa, yogarekin erlazionaturiko doako hainbat ekitaldirekin. Kontxan, Alderdi Ederren eta EHUko arkitektura fakultatean izango dira, eta bakoitzak bere esterila eramateko deialdia zabaldu dute antolatzaileek.
YOGAREN NAZIOARTEKO EGUNA – EKAINAK 21, OSTEGUNA
- 8:00-9:00. Bikotekako yoga, Aum Yogaren eskutik. Kontxa hondartzan.
- 10:00-11:15. Hatha Raya Yoga. Meditazioa, mantrak eta asanak Sheraben eskutik. Alderdi Ederren.
- 11:15-12:30. Kundalini Yoga, Amaia Lainezen eskutik. Alderdi Ederren.
- 12:30-13:30. Mantra kontzertua: Mantras con amor taldea. Alderdi Ederren.
- 15:30-16:45. Vinyasa Yoga, Yoga Shala Donostiaren eskutik. Alderdi Ederren.
- 16:45-18:00. OM Chantig, Bhakti Margaren eskutik. Alderdi Ederren.
- 18:30-20:00. Hitzaldia: Javier Aizpiriren “Bizitzaren zentzua”. Arkitektura fakultateko paraninfo aretoan.