
Iruñeko erasotzaileak aske geratuko dira baldintzapean, Nafarroako Auzitegiak defentsarian eskaria onartu ondoren. Astelehenean egin zuten auzi saioa. Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du, gaur, 19:00etan Udaletxe plazan.
Ordu berean lapiko jotzea egingo dute Bulebarrean, Donostiako asanblada feministak deituta. “Ez dago gure hitza epaituko duenik!” lelopean egingo dute kazerolada.