Gironako Aiguaviva herrian urriaren 1ean egin poliziak egin zuen karga. (Argazkia: Agencia UO)
Zertan da Herrialde Katalaneko prozesua; herri sektoreetatik begirada bat izenpean hitzaldia eta dokumental-proiekzioa egingo dituzte gaur, ekainak 21, Guardetxean (Elbira Zipitria, 7). 19:00etan jarri dute hitzordua, eta lehenengo
El primer dia d’octubre dokumentala aurkeztuko dute; ondoren, hitzaldia egingo dute
La Directa hedabide katalaneko eta Erreferendumaren Defentsarako Auzo eta Batzordeetako kideek.
Oraingoan bai! herritarren asanbladak eta Komite Internazionalistek antolatu dute jarduera.
El primer dia d’octubre,
La Directak eta Agencia UOk ekoiztutako lana da eta bertan, urriaren 1eko erreferendumaren eguneko kronika egiten da gizarte zibilaren ikuspegitik. Erreferenduma egin zen asteburuko irudiek osatzen dute dokumentala, eta zehazki, Bartzelona hirian gertatu zena kontatzen du. Sare sozialetan zabaldu ziren errepresio polizialaren irudiez gain, dokumentalak egun urriaren 1ean herritarrek bizitu zituzten momentuen erretratua egiten du: hauteslekuak babesteko lotan gelditu ziren pertsonak, eskoletako guraso elkarteek izan zuten papera, hautetsontziak prest egoteko egin ziren peripeziak, nazioarteko behatzaileen iritziak, etab.