Asaldura eragin du 'La Manada' auziaren epaiak
Iruñeko talde bortxaketaren egileak aske utzi izanak asaldura eragin du. Sarean berehala zabaldu dira protestak eta kalera deitu du mugimendu feministak. Protesta jendetsuak egin dituzte hiriburuetan eta hainbat herritan. Donostian ere jende andana bildu da ‘Ez dago gure hitza epaituko duenik!’ lelopean.