Jazzaldia Saria jasoko dute Mary Stallingsek eta Michel Portalek
Osorik duzue ikusgai Jazzaldiaren webgunean.
Lehen mailako izarren artean ondorengoak dira nabarmentzekoak: Gregory Porter, Chick Corea, Cécile McLorin Salvant, Caetano Veloso, Ruben Blades, Brad Mehldau, Kenny Barron, Dave Holland, Zakir Hussain, Chris Potter, Christian Scott, Robert Glasper, Yann Tiersen, Mary Stallings, Michel Portal, Benny Green, Jacob Collier, Curtis Stigers, Gary Clark Jr., Salvador Sobral, Rabih Abou-Khalil eta Naïssam Jalal. Hain zuzen ere, Stallingsek eta Portalek jasoko dute Jazzaldia Saria.
Mundu mailako musikariek ez ezik, tokikoek ere leku berezitua izango dute. 30 kontzertu baino gehiagotan parte hartuko dute.
Uztailaren 25etik 29ra izango da 53. Donostiako Jazzaldia. 105 emanaldi izango ditu guztira eta 17 agertokitan izango dira. Egitarau osoaren berri eman dute gaur, eta eskaintza zinez zabala bezain interesgarria da.