Mari kaleko Lorean Mendian denda itxi zuteneko ekitaldia, 2006an. (Argazkia: Eluska Ugalde)
Donostia Merkataritzako 4. Sariketa egin dute, eta hauek saritu dituzte: Casa Benegas, Finkatutako Merkataritza Ibilbidearen kategorian; Hawaii, Merkataritza Berrikuntzaren kategorian; eta Loreak, Merkataritza Digitalizaziaoren kategorian. “Gure hiriko merkataritzak badaki uztartzen tradizioa eta modernitatea. Donostiako merkataritza egunero garatzen saiatzen da merkataritza esperientzia berriak. Etengabe berritzen ari diren dendak ditugu”, adierazi du Ernesto Gasco zinegotziak.
2016ko Donostia Sustapeneko Behategiaren azken datuen arabera, hiriko merkataritza eskaintzak 2.787 denda hartzen ditu barne, eta 8.746 langile biltzen ditu. Donostiako gizarte eta ekonomia sarean burutzen ari diren lana saritu nahi dute eta nabarmendu nahi dute uztartzeko gai dela uztartzeko bertako merkataritza berrikuntza, digitalizazioa, esperientzia eta tradizioa”.
CASA BENEGAS: 1908an sortu zuten Francisco Benegas eta Justa Etxeberria senar-emazte tolosarrek. Garaiko ingeles motako bizartegi moduan ireki zuten, Garibay eta Peñaflorida kaleen izkinan, eta ordutik, bertan jarraitzen dute. Euren
ibilbidean zehar, donostiarren eta bisitarien topagune bilakatu ziren, batez ere Belle Epoque garaietan. Gaur egun, laugarren belaunaldia ari da Benegasen.
HAWAII: 1978an, Tito Moro surf eta windsurf kirolaria hasi zen hondartzan surf
eta windsurf lehenengo taulak saltzen. Donostiarrek ez zuten material gogor hori eskura eta Frantziatik ekarri zituen lehenengoak. 1980an erabaki zuen lehenengo
surf denda Artzain Onaren plazan irekitzea, Donostian, industria horretan zeuden lehenengo surf markekin. 1989an San Bartolome kalean ireki zute beste denda bat, eta Donostiako merkataritzako erreferentziazko dendetako bat bilakatu zen. 2013ko abuztuan beste denda bat ireki zuten Legazpi kalean. Hawaiin uztartzen dituzte aholkularitza eta produktua, eta bezeroei salmenta esperientziak eskaintzen dizkiote.
LOREAK: Duela 20 urte hasi zen Loreak Mendian. Orduan, kamiseta bat diseinatu zuten Xabi Zirikiain eta Victor Serna lagunek, beranduago markaren ikur bilakatuko zen logoarekin: trazadura lodiko eta kolore biziko bitxilorea. Diseinuak eta itxurak ikusmin handia sortu zuten, eta merkaturatu egin zuten. Hiriko lokal batean hasi ziren saltzen eta laster hedatuz joan ziren. Gaur egun, digitalizatzearen esparruan gogor lan egin duen finkatutako marka bat da. Orain Loreak izena dute.