Oihana Aldai atezaina fitxatu du Realak
Realak Oihana Aldai aretxabaletarra fitxatu du datorren denboraldirako. 26 urteko atezainak esperientzia zabala bildu du euskal talde desberdinetan, hala nola Arizmendi, Arrasate, Eibar, Añorga eta Oiartzun. Iazko denboraldian, berriz, Zaragozan jokatu zuen.
Orain, Mariasun Quiñonesekin batera Realaren atea indartzeko helburuarekin iritsi da Donostiara. 2019ko ekainaren 30era bitarte sinatu du kontratua.