TKE ligan estreinatuko da Donostiarra
Iaz lortu zuten Donostiarrako gizonezkoek TKE ligarako igoera, eta asteburu honetan jokatuko dute liga horretako lehen estropada. Taldea prest dute, eta gogo faltarik ez dute.
Emakumeek, berriz, ETE ligako beste estropada ez puntuagarri bat izango dute, eta hor arituko dira Donostiarra eta Arraun Lagunak. Haien ondoren ariko dira Donostiarrako gizonezkoen B taldeko mutilak, KAE-2 ligako lehian.
TKE LIGA
ETE LIGA
- Larunbatean, 15:30ean, Donibane Lohizunen.
- Larunbatean, 16:10ean, Donibane Lohizunen.