[Irudiak] Sugarrek dantza egin dute auzoetan San Joan bezperan
Urteko gaurik motzena duela esaten da San Joan egunaren bezperaz, eta agian horregatik hasieratik indarrez ospatu dute jaia gaur Donostiarrek. Hiriko auzo desberdinetan piztu dute San Joan sua, musikaz eta dantzaz lagundurik. Besteak beste, Antiguotarrak Dantza Taldea eta Egiako sorgin dantza euren auzoetako giroak berotzen joan dira 22:00etatik aurrera, sugarrak dantzan jarri diren arte.
Irudietan, Sagues, Loiola, Amara Berri, Antigua eta Egian jasotako argazkiak.