Iazko txupinazioa. (Argazkia: E. Zabala)
Jaiak aurreko asteburuan abiatu bazituzten ere, Altzan
San Martzial jaiek aste honetan joko dute goia, ekitaldiz beteriko egitarau batekin. Altzatarra kirol elkarteak antolatu ditu jaiak, beste urtebetez, eta lortutako emaitzarekin pozik agertu dira. Osteguneko bolo txapelketarekin berrartuko dute festetako dinamika, igande arratsaldera bitarte.
ALTZAKO SAN MARTZIAL JAIEN EGITARAUA:
Ekainak 28, osteguna
- 17:00. XVI. San Martzial Bolo Txapelketa, haurrentzat.
Ekainak 29, ostirala
- 17:00. Haur jolasak, frontoian.
- 18:00. XXXI. San Martzial Toka Txapelketa.
- 20:00. Eslava Maisuaren Salbea, Aita Sierra Abesbatzaren eta Parrokiko Koruaren partaidetzarekin.
- 20:30. Afaria Altzatarrak KEren egoitzan.
- 21:30. AltzataRock: Nonguayaz taldea.
- 22:30. Ohizko danborrada.
- 00:00. San Martzial ereserkiaren kantua, Udaletxe parean.
Ekainak 30, larunbata
- 10:30. Haurren marrazketa txapelketa, frontoian.
- 11:00. Meza nagusia, San Martzial parrokian.
- 11:30. Zumba klasea, Danta-turen eskutik, merkataritza gunean.
- 11:30. Haur parkea San Martzial Plazan.
- 17:00. Chef Nature ekitaldia, Plaza Gorrian.
- 18:30. Txokolate jatea, pilotalekuan.
- 19:00. Buruhandiak.
- 19:30. Aparraren jaia, San Martzial Plazan.
- 21:00. Barrikote afaria, San Martzial KEren egoitzan.
- 23:00. DJ RU, San Martzial Plazan.
Uztailak 1, igandea
- 10:00. Pilota partidak.
- 11:30. Xake Txapelketa.
- 11:30. Herri-Ametsa dantza taldearen emanaldia, Plaza Gorrian.
- 12:00. Toka txapelketa, NAO etxeko kideentzat.
- 13:00. Alkartasuna dantza taldearen emanaldia.
- 13:00. Idi bikoteen pisaketa.
- 17:30. Luntxa eta txapelketen sari banaketa NAO etxean.
- 18:00. Sagardo eguna.
- 19:00. Buruhandiak.
Uztailak 2, astelehena
- 10:00. Meza nagusia, San Martzial parrokian.
- 10:45. XVIII. Sagardo lehiaketa.
- 12:30. Idi proben lehenengo txanda, udal probalekuan.
- 13:30. Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariak, San Martzial Plazan.
- 14:30. Anaitasunezko bazkaria, Altzatarra KEren egoitzan.
- 18:00. Idi proben bigarren txanda, udal probalekuan.
- 19:00. Jaien amaiera bertsolarien eskutik, San Martzial Plazan.