Donostiako Turismoak denda berria du Interneten
Interneteko denda berriari esker. Era berean, turismo-txartelak, bisitaldiak, produktuak, esperientziak eta ihesaldiak erosteko aukera eskainiko du atariak.
Eskainitako produktuen erdia Donostiatik kanpo egiteko esperientziak dira. Deskontzentrazioaren bidez, lurraldeko turismo eta natura arloko baliabideak ezagutzera emango diete. Gainera, hirian saturazioa saihestu eta egonaldi turistikoa luzatzen ahaleginduko dira.
Donostia Turismoak dendan eros daitezkeen esperientzia batzuk azpimarratu ditu:
Bisitariak turismo gunera iritsi aurretik bidaia prestatu ahal izango du Donostia Turismo erakundearen
- Txangoak: Euskal kostaldean (Zumaia-Getaria- Zarautz/ Hondarribia- Pasaia/Iparraldeko kostaldea…), Donejakue Bidearen Abentura, Hiru Tenpluetako Bidea, Gaztelugatxe/ Bilbao/ Guggenheim etab.
- Gastronomia: Txango Gastronomikoak Errioxara, Getariako txakolindegiak edo Zumaiako Flyscha sagardotegian bazkalduta, pintxoen tourrak, sagardotegiko menuak, bisita gaztandegi batera, sukaldaritza-tailerrak etab.
- Itsas ibilaldiak eta kirolak: Txangoak, uhartera itsasontzian, Donostiako katamarana, uretako jardueren edo kirol-materialaren alokairua, pilota etab.
- Bisita gidatuak: Funtsezko bisita gidatua, kulturala, hiriko auzoetan bisita gidatuak (Antigua eta Egia), tourrak bizikleta elektrikoan etab.