Emakumeen triatloia. (Argazkia: Donostiako Atletiko)
Larunbateko emakumeen triatloian
gertatutako euskararen aurkako erasoa onartezina dela adierazi du
EH Bilduk, eta udalari eta lasterketaren arduradunei kasua argitu eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu die.
Alderdi politikoaren ustez, “euskaraz bizitzeko donostiarrok dugun eskubideari, euskarari eta elkarbizitzari egindako eraso larri baten aurrean gaude”, eta honakoa kasu isolatu bat ez dela nabarmendu nahi izan du, ohar baten bitartez. Horregatik, triatloiaren babeslea den heinean, “behar diren erantzukizun guztiak eskatzeaz gain, gure hirian euskarari erasorik ez onartzeko eskuetan dituen neurri guztiak hartzeko” eskatu dio EH Bilduk Donostiako Udalari.
Gipuzkoako Triatloi Federazioak, bere aldetik, gertakaria salatu duen kirolariaren bertsioa ukatu du, probatik epailea mehatxatzeagatik deskalifikatu zutela argudiatuz. Donostiako Udalak, momentuz, ez du baloraziorik egin gertatutakoaren inguruan.