Iritsi dira uda Donostian pasako duten haur sahararrak
Oporrak Bakean programa jarri dute abian SEADen Lagunen Elkarteak, Fronte Polisarioak eta Donostiako Udalak. 32. aldia da egitasmoa martxan jartzen dena, eta aurten, 23 haur etorri dira hiriko familietara.
Oporrak bakean programaren bitartez, Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren 10 eta 12 urte bitarteko saharar haurrei harrera egiten zaie. Udan egiten da, bi hilabetez, basamortuan garai horretan egiten baitu berorik handiena.
Ekimen honen helburua, ahal den neurrian, ume saharrarek kanpamentuetan nozitzen dituzten bizi-baldintza gogorrak arintzea da. Hemen diren bitartean, mediku azterketak egiten dituzte, denetarik jaten dute, eta, batez ere, beste ingurune bat ezagutzen dute, bizi diren basamortuaz oso bestelakoa. Harrera-egileek, bestalde, gertutik ezagutzen dute saharar herriaren egoera eta bizikidetza horretan sortzen diren kultur trukea eta harreman estua bi aldeentzat aberasgarriak direla baieztatzen dute antolatzaileek.
Atzo, ekainaren 25ean, Aieteko Jauregira iritsi ziren uda hiriko familien etxeetan pasako duten haur sahararrak. Urtero bezala, aurten ere,