Kaxilda liburudendaren postua, Gipuzkoa plazako Liburu eta Disko azokan. (Argazkia: Kaxilda liburudenda)
Aurten, 43. Liburu eta Disko azoka egingo dute Gipuzkoa plazan, eta Kaxilda liburudendak, liburuen salmenta egiteko postua jartzeaz gain, egitarau oparoa antolatu du. Haien postua, Pamiela argitaletxearen ondoan egongo dela azaldu dute, eta jarduera gehienak azokan bertan eta San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan egingo badituzte ere, batzuk Arroka kaleko liburudendan izango dira. Postuan, argitaratutako azken liburuak zein Kaxildaren fondoa osatzen duten testu klasikoak izango dituzte.
Hona hemen jardueren egitaraua:
- Larunbata, ekainak 30, 12:00tan: Un paso adelante en defensa de los animales liburuaren aurkezpena, Oscar Horta, animalien defentsarako aktibista eta Fundacion Etica Animal-eko kidearekin. Gipuzkoa plazako postuan.
- Astelehena, uztailak 2, 19:00tan: Guia del GR 225. Fuerte de Ezkaba-Urepel: recordando la fuga del 22 de mayo de 1938 liburuaren aurkezpena, Javier Rey, Rutasnavarra webgunearen egilearekin. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan.
- Asteartea, uztailak 3. 19:00tan: 22 de septiembre, San Fermin liburuaren aurkezpena, Juan Retana idazlearekin. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan.
- Asteazkena, uztailak 4, 19:00tan: Mina edo libertatea! / Biba mina! liburuaren aurkezpena, Kepa Larrea idazlearekin. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan.
- Osteguna, uztailak 5:
- 11:00tan: Nerea Barjola idazlearekin topaketa, gosaria eta Microfisica sexista del poder liburuan erabilitako materialekin mintegia. Kaxilda liburu dendan.
- 19:00tan: Microfisica sexista del poder liburuaren aurkezpena, Nerea Barjola idazlearekin. Gipuzkoa plazako postuan.
- Larunbata, uztailak 7, 19:00tan: Joxe Moxe kitarraren etxean kontatutakoak ipuinaren kontaketa Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariarekin.
- Asteazkena, uztailak 11, 19:00tan: Sueños ahogados liburuaren aurkezpena, Aritza Bergara idazlearekin. Gipuzkoa plazako postuan.