Aldaketa handi bat izango du Su Festen Nazioarteko 55. Lehiaketak
Su Festen Nazioarteko 55. Lehiaketak aldaketa handi bat izango du aurten. Piroteknia etxe guztiek Kontxako badiaren erdian jarritako plataforma batean hasiko dute ikuskizuna. Orain arte, Alderdi Ederren hasi izan dira su festak, 22:45ean. Aurten, ordea, Donostiako Udalak aldatu egin du suak jaurtitzen hasteko tokia, eta aurrerantzean ere hala izatea nahi du.
Aurten zazpi piroteknia etxe ariko dira lehian, abuztuaren 11tik 17ra. Urrezko Maskorra lortzeko aukera izango dute.
- Abuztuak 11. Esteban Martin (Granada)
- Abuztuak 12. Hamex (Eslovenia)
- Abuztuak 13. Caballer FX (Valentzia)
- Abuztuak 14. Parente (Italia)
- Abuztuak 15. First Class Pyro-Events (Alemania)
- Abuztuak 16. Xaraiva (Ourense)
- Abuztuak 17. Hermanos Caballer (Castello)