Donostiako Gure Esku Dagok lokal berria du
Parte Zaharrean dago Donostiako Gure Esku Dagoren lokal berria. Euskal Herria kaleko 1. zenbakian, hain zuzen ere. Inaugurazioarekin batera azaroko herri galdeketarako lau galdera posibleak aurkeztu dituzte. Herritarrek erabakiko dute zein izango den. IRUTXULOKO HITZAren webgunearen bidez ere lau galderetako bat hautatu daiteke. Baina zeintzuk dira galderak? Bideoan topatuko dituzue.