Gurutze Gorriak hondartza eta igerilekuetako istripuak ekiditeko kanpaina abiatuko du
Gurutze Gorriak Uda honetan maite ezazu zure burua kanpaina abiatuko du bihar hondartza eta igerilekuetako istripuak saihesteko helburuarekin. Zurriola Pasealekuan informazio puntu bat jarriko dute itotzeak, bero-kolpeak eta udaran ohikoak diren beste istripu batzuk ekiditeko gomendioak hiritarrei zabaltzeko.
Bertan prebentzio aholkuen informazio liburuxkak banatuko dituzte ere, eta uretan egon daitezkeen arriskuei buruzko tailer praktikoak bat eskainiko dute. Kursaalaren kubo txikiaren ondoan ipiniko dute postua, 11etatik 14etara.