Heteropatriarkatua plazerez apurtzeko deia egin dute
Gaur da Lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen, intersexualen eta queer-en askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Eguna, eta manifestazioa egin dute Heteroaraua plazerez apurtuz lelopean. Donostiako Transmarikabollo koordinakunde feministaren ekimenez mobilizatu dira, eta manifestazio jendetsua egin dute. Artzain Onaren aurrean manifestariek muxuak eman dizkiote elkarri, fobiak salatzeko. Batukada feministak girotu du protesta.
AEBetan, New Yorkeko Stonewall tabernan, 1969an izandako istiluen harira ospatzen da LGTBIQ eguna ekainaren 28an, eta mundu osoan zehar egun garrantzitsua da LGTBIQ komunitatearentzat.