(Argazkia: Donostiako Su-hiltzaileak)
Bart gauean sute bat egon da Intxaurrondoko Luistarren kalean. Zehazki 29. zenbakian dagoen lokal batean sortu da 4:40ean. Donostiako Udalak jakitera eman duenez, lokala lehen mertzeria bat zen eta gaur egun gazte lokal gisara erabiltzen ari ziren. Udaltzaingoaren Ikerketa taldeak bere lana bukatu du, eta sutea egoera kaskarrean zegoen kable batek eragin duela ondorioztatu dute.
Ez da kalte pertsonalik egon, baina kalte materialak handiak dira. Etxebizitzaren lehen solairuan kiskalia eta hondatua geratu da. Bost pertsonei ostatu eman behar izan diete.