Topoaren Igarobidearen aurkako manifestazioa. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Uztailerako Topoaren Igarobidearen aurkako ekintza desberdinak antolatu ditu
Satorralaia herritar mugimenduak. Lehenengoa uztailaren 10ean egingo dute, udaletxearen atzealdeko Ijentea Kalean antolatuko duten enkarteladarekin.
Eneko Goia: herritarren kezkei erantzun! lemapean egingo dute ekintza, igarobideari buruzko galderekin maiatzaren 30ean alkateari bidali zioten idatziak erantzunik izan ez duela salatzeko.
Uztailaren 21ean, berriz, Kontxako Pasealekuan dabilen jendearen artean
Stop Metroari dioten 70 aterki hori banatuko dituzte. Ondarretako tunelean eta Perlan jarriko dira aterkiak banatzen, 12:00etatik aurrera. Hortik bi egunera, uztailaren 23an, Topoaren Igarobidearen proiektua eteteko batzar irekia egingo dute Amara Berri ikastolan, 19:00etan.