Alde inplikatuek emakumeen triatloiko gertakaria argitu dutela konfirmatu du kirolariak
Gertakaria salatu zuten kirolarien oharra:
Ekainaren 27an, Atletico San Sebastianeko egoitzan pertsona hauek elkartu ginen:
10.Emakumearen Triatloiaren ospakizunean kanporatutako kirolaria, txartela gorria atera zion epailea, Atletico San Sebastianeko antolatzaileak eta Euskadiko Triatloi Federazioko kideak.
Bilkura hori eta gero, zera adierazi nahi dugu Triatloiean parte hartu genuen bi ahizpek:
Aurreko larunbateko emakumeen triatloian euskararen aurka ustez izaniko erasoaren inguruko bilera bat izan zuten alde inplikatu guztiek asteazkenean. Gaur, gertakaria salatu zuten kirolariek bilera horren ostean ateratako ondorioak helarazi dizkiote IRUTXULOKO HITZAri.
Ohar baten bidez, euskararen erabilerarekiko eskubide urraketa nahita izan ez zela sinesten dutela adierazi dute bi partaideek, epailearekin zentzu zabal batean elkar ulertu direla adieraziz. Era berean, epailearekiko inolako mehatxu eta irainik egon ez zela azpimarratu nahi izan dute, eta Donostiako Atletikok gaia argitu eta arazoari konponbide bat topatzeko erakutsitako prestutasuna eskertu dute.
- Eman zen hizkuntza eskubidearen urraketa berriz ere gertatuko ez dela konfidantza osoa dugu, Atletico San Sebastianek eta Euskadiko Triatloi Federazioak euskaraz egin ahal izateko eskubidea bermatzen jarraitzeko konpromisua berretsi baitute.
- Euskararen erabilerarekiko eskubide urraketa nahita izan ez zela sinisten dugu.
- Argi dugu tentsio egoera egon bazen ere epailearekiko mehatxu eta irainik ez zela egon.
- Epailea eta kirolariok elkarri ulertu diogu zentzu zabalenean, baina ez dugu ohar komun bat idaztea lortu, guk gure ahalegin guztiak egin baditugu ere.
- Eskerrak eman nahi dizkiogu Atletiko San Sebastian Kirol Erakundeari arazo honi konponbidea bilatzen izan duten erabateko prestutasunagatik.
Donostian, 2018ko ekainaren 29an