Euskotren ligan sartzeko txartelak jokatuko dituzte asteburuan
GU – Arraun eta Donostiarra. Izan ere, Euskotren Ligan parte hartzeko lau txarteletako bat lortzen saiatuko dira. Arraun Lagunaken helburu garbia da gorengo ligan sartzea, Donostiarrakoek, aldiz, zailagoa ikusten dute erronka. Edonola, bi jardunalditan erakutsi beharko dute euren maila. Larunbatean, 18:00etan hasiko dira estropadak, Portugaleten; eta, igandean, 11:45ean, Zierbenan (bi jardunaldiak zuzenean emango dituzte ETB1 telebista katean). Euskotren Ligan sartzea lortzen ez dutenek, ETE Liga jokatuko dute.
Donostiarrako TKE ligako taldeak Portugaleten eta Zierbenan izango ditu estropadak, larunbatean eta igandean, emakumeekin batera. Donostiarrako KAE-2 ligako taldeak, berriz, ez du estropadarik izango, bertan behera geratu baita jardunaldia, baimen kontuak tarteko.
Asteburu garrantzitsua izango da Donostiako emakumeen traineruentzat: